Hirugarren eguna zuten atzo Hernaniko Gazte Olinpiadetan, eta laugarren proba: ginkana. Zanko gainean eskailerak igo, mozkor karrera egin, arrautza goilaran eta goilara ahoan ibili, txitxarearena egin, edalontzia urez bete, uztaia gorputzez gorputz pasa... Proba gogorra, baina taldean egiteko ederra! Parranda girorik ere ez zen falta izan.