Hernaniko kiroldegian bi judo txapelketa izango dira jokoan, gaurkoan: infantil mailan Gipuzkoakoa; eta kadete mailan, Euskadikoa. 09:15etan hasiko da lehia.
Infantil mailan, Hernaniko bederatzi judokek hartuko dute parte, eta guztiek izango dute helburu dominaren bat lortzea. Kadete mailan berriz, hernaniar bakarra ariko da dominaren borrokarako lehian.