Nafarroako Marcilla herrira irteera antolatu dute Goiz Eguzkiko lagunek, apirilaren 14an. Irteeran El Montecillo finka bisitatuko dute, Milagro herrian dagoena; eta ondoren, joango dira Marcillara. Izena Goiz Eguzkiko egoitzan eman behar da, bihar, 16:00-18:00 ordutegian.