Erraldoi bat egin nahi du Hernaniko Lanbide Heziketak, eta horretarako, proposamenak jasotzen ari dira. Gaur izango da ideiak aurkezteko azkeneko eguna. Pertsonaiaren marrazkiak, izena, istorioa eta ikastetxearekin daukan lotura zehaztea eskatu dute. Idazkaritzan jasoko dira proposamenak.