Bi saioko xake ikastaroa antolatu du Astigarragako AEK-k, bi txandatan. Aurrenekoa apirilaren 5 eta 12an izango da, 18:15etatik 20:15etara AEK-k Nabarra Oñatz kalean duen lokalean. Bigarrena, apirilaren 7 eta 14an emango da, 09:30etatik 11:30etara, kultur etxean. Saioak debaldekoak izango dira, baina ezinbestekoa da izena ematea, eta txandetako bat aukeratzea: zilegieskola@aek.eus edo 663 043 314. Xakean ikasi edo dakizuna hobetzeko aukera izango da, Jon Altuna Iza Oxan irakaslearekin.