Hernanin jokatuko dute gaur herriko eskubaloi talde gehienek, infantil mutilek izan ezik, atsedena dute eta. Eskolako benjamin eta alebinek Zarautz izango dute aurkari, 09:00etan hasita. Ondoren, 40 minutuko partidua egingo dute alebin neskek Zarautz Aren aurka, 10:30etan. Infantil nesken Hernani E.T B Gasogas taldeak Zarautz B izango du aurkari 11:30etan hasiko den ordubeteko partiduan. Eta azkenik, Hernani E.T Sorlan taldeak beste ordubetez jokatuko du Udarregui B Usurbilen aurka, 12:30etatik 13:30etara. Partidu guztiak Kiroldegiko lehenengo pistan izango dira.