Esne Beltzaren bideoklip berrian parte hartu nahi?

Kronika - Erredakzioa 2016ko api. 3a, 02:00

Esna bosgarren diskoko bigarren bideoklipa grabatzear da Esne Beltza taldea. Xabi Solano hernaniarraren taldeak, Oialumen egingo ditu grabaketak apirilaren 10ean, eta gazteei dei egiten die beraien bideoan agertzeko.

Apirilaren 10ean, 16:00etan
Bideoa egin ahal izateko, gazteen parte-hartzea ezinbestekoa dela aitortu du musika-taldeak. Horregatik, parte hartu nahi duenak gaur zortzi arratsaldeko 16:00etan,  Oia­lume Dantzalekuan agertu besterik ez du.

Nerea Alias, zuzendari
Bertaratzen diren gazteen la­gun­tzaz gain, Nerea Aliasena ere izango dute, bera izango baita bideoklipa zuzenduko duena. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!