Erraldoi bat sortzeko proposamen bila dabil Hernaniko Lanbide Heziketa. Edonork egin dezake proposamena, baina bi baldintza bete behar dira: erraldoiaren marrazkiak eta izena aurkeztu behar dira eta idatziz azaldu behar da pertsonaiaren istorioa eta ikastetxearekin duen lotura. Apirilaren 4an bukatuko da aurkezteko epea, eta orduan, ikastetxeak erabakiko du irabazlea zein den, epaimahai bitartez. 200 euroan baloratutako saria lortuko du irabazleak, eta aurkeztutako proposamen guztiekin erakusketa bat egingo dute.