Postreak egiteko zita, gaur

Kronika - Erredakzioa 2016ko mar. 22a, 01:00

Ostegunetik astelehenera, itxita egongo da Hernaniko Gazte Txokoa. Baina hori baino lehen, bi zita jarri dituzte, ondo pasa­tzeko: gaur, sukaldaritza tailerra izango dute, postreak egiteko; eta bihar, dardotan arituko dira. Asteartean izango dira bueltan, Etxeberrin frontenis txapelketa jokatzeko. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!