‘Denak ala inor ez’ batzarra, bihar

Kronika - Erredakzioa 2016ko mar. 22a, 01:00

Denak ala inor ez batzarra egingo dute bihar, arratsaldeko 18:30etan, Kontrakantxa gaztetxean. Helburua da, «jendearen ideiak entzun, elkarbanatu eta guztion artean plangintza polit bat aurrera eramatea», apirilaren 21era begira. Izan ere, egun horretan ekimen desberdinak egingo dituzte hainbat herritan, «larriki gaixo dauden preso politikoen askatasuna eskatzeko», azaldu dute. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!