Laugarren jardunaldia izango da gaurkoa, GRAVNI Txapelketan, eta lau hernaniar ariko dira trinketean Gipuzkoa ordezkatzen, Iparralderen kontra. Denak, trinketean ariko dira, eta beraz, aurkariak dira faborito.
Iruran jokatuko dira hiru partiduak, 14:30etan hasita: Xabat Pagola jubenila eskuz banaka; Ander Lazkano eta Endika Arizmendi jubenilak eskuz binaka; eta Loitegi eta Eñaut Esnaola seniorrak eskuz binaka.
Udaberri Txapelketaren hasiera
Bestalde, atzo hasi zen denboraldiko azken txapelketa ofiziala: Udaberri Txapelketa. CD Hernaniko 8 talde ariko dira eskuz binaka alebin eta infantil mailan; eta beste 12, lau t’erdian eskuz banaka, kadete, jubenil eta seniorretan. 18 partidu jokatuko dira asteburuan.