Lorezaintzan eta barreterapian, izenematea zabalik

Kronika - Erredakzioa 2016ko api. 9a, 02:00

Beste bi ikastaro izango dira datozen egunetan, Zilegi Eskolen ba­rru­an. Batetik, barreterapia ikastaroa antolatu dute Norberto Alman­doz musika eskolan, bi txandatan: apirilak 14 eta 28, 19:00etan; eta apirilak 20 eta 27, 09:30etan. 10 euro dira. Eta hilaren 19an, berriz, lorezaintza lantzeko doako saioa antolatu dute, goizeko 09:30etan, Zuloaga Loreak bixitatuz. Bietarako, izena eman behar da: 663 043 314 edo zilegieskola@aek.eus. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!