100 txistulari, dantzarako doinuak jartzen

Kronika - Erredakzioa 2016ko mar. 21a, 01:00

Hernaniko XI. Txistulari Jaialdiaren barruan, Topaketa eguna egin zen atzo; Euskal Herri osoko txoko guztietatik etorritako ia 100 txistulari elkartu ziren herrian, eta giro ederra jarri zuten, bezperako txistulari gazteen txapelketako urduritasunak ahaztuta. Diana jo ondoren, dantzarako doinuak jo zituzten, eta giro ederra jarri zuten Plaza Berrin. Baita bazkaritan ere! 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!