Apirilerako 9 ikastaro prest

Kronika - Erredakzioa 2016ko mar. 21a, 01:00

Bederatzi ikastaro emango dira KZ Gunean, debalde, apirilean zehar. Horietako hiru, gainera, ez presentzialak izango dira; hau da, etxetik egin daitezkeenak.
Gainontzeko seiak, 6 eta 20 ordu arteko ikastaroak izango dira.

Izenematea zabalik
Ikastaroak debaldekoak badira ere, izena eman behar da: kzgunea.blog.euskadi.eus/ tutor.her­nani@kzgunea.net edo www.kzgunea.eus.
Aste Santuan, martxoaren 23tik 29ra, itxita egongo da bulegoa.

APIRILEKO IKASTAROAK
Oinarrizko Internet
Internet KZgunea ikastaroa: 14 ordu teoria eta 6 ordu praktika. Gaztelaniaz, apirilaren 11tik 22ra, 09:00etatik 11:00etara. 
Google Apps
Google Apps ikastaroa: 10 ordu teoria eta 6 ordu praktika. Gaztelaniaz, apirilaren 4tik 13ra, 11:00etatik 13:00etara. 
Sare Sozialak 2.0
Sare Sozialak ikastaroa: 10 ordu teoria eta 6 ordu praktika. Gaztelaniaz, apirilaren 18tik 27ra, 16:00etatik 18:00etara. 
Irudia
Irudia ikastaroa: 10 ordu teoria eta 6 ordu praktika. Gaztelaniaz, apirilaren 20tik 29ra, 11:00etatik 13:00etara. 
Ofimatika-Software Librea
Ofimatika ikastaroa: 12 ordu teoria eta 8 ordu praktika. Gaztelaniaz, apirilaren 4tik 15era, 18:00etatik 20:00etara. 
Libreoffice Writer: testu dokumentuak sortu aditu bat bezala. 6 ordu. Gazte­la­niaz, apirilaren 25etik 27era, 09:00etatik 11:00etara.
Urruneko Formazioa
Dropbox: astebetez. Gaztelaniaz, apirilaren 4tik 13ra. 
Android sistema eragilea: 4 astez.  Gaz­te­la­niaz, apirilaren 4tik maiatzaren 4ra.
Lan bilaketa interneten: 4 astez. Gaz­te­la­niaz, apirilaren 4tik maiatzaren 4ra.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!