Azken hatsa falta izan zuen Hernanik

Kronika - Erredakzioa 2016ko mar. 21a, 01:00

Norgehiagoka ikaragarria izan zen atzo Landaren. Tentsioa nabaria  zen parti­dua­ren hasierako minutu­etatik. Bai Getxok eta bai Hernanik, puntuak behar zi­tuz­ten. Bereziki, Hernanik, sail­kapeneko azkenaurreko pos­tuan baitago. Dena eman zuten zelaian, baina bu­ka­e­ran, huts egin zieten indarrek, eta 15-29 galdu zuten.

Hasieran, aurretik
Aurretik jarri ziren hasieran hernaniarrak, eta erasoari eutsi zioten, gogor, atsede­nal­dira iritsi arte.
Pello Perezek lortu zituen aurreneko hiru puntuak 15ga­rren minutuan, eta beste bost Ander Gutierrezek, 32ga­rre­nean egindako entsaioarekin. Erantzun egin zuen Getxok, eta entsaioa eta trans­for­ma­zio­arekin, 8-7 iritsi ziren atsedenaldira.
Bigarren zatia hasi eta 8ga­rren minutura, Getxok jo zuen erasora, baina tinko eusten zion oraindik, Hernaniko de­fentsak. Zigor kolpe bati esker, 8-10 aurreratu ziren ge­txoa­rrak, baina Pello Perezen entsaioarekin eta transf­or­mazioarekin eran­tzun zuen Hernanik, handik hiru minutura: 15-10.

Indarrak ahituta
Handik aurrera, ordea, in­da­rrak ahituta geratu zen Her­nani, eta partiduaren azken 20 minutuetan, erasoari ekin zioten getxoarrek; hiru en­tsaio eta bi trans­for­ma­ziorekin, 15-29 bukatu zen partidua.
Hurrengo partiduak are go­go­rragoak izatea espero da, baina Hernanik ez du etsiko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!