Bubiser txoritxoak zabaldu du notizia; Chertatek egin die berriro ere grazia

Kronika - Erredakzioa 2016ko mar. 12a, 01:00

Basamortuko pertsonajea da Chertat, eta bertako ume guztiei atera die irribarrea, behin baino gehiagotan. Baina sekula lehenago marraztu gabeko pertsonajea zen, eta Dobera Euskara Elkarteak lehengo urteko abuztuan argitaratutako Chertat eta Lehoia ipuinean agertu zen aurrenekoz, Abdi Ami Omarren marrazkietan.
Orain, basamortura, bere jaioterrira itzuli da Chertat. Izan ere, Tindouffeko liburutegirako 10 ale jarri dituzte Do­be­ra Euskara Elkarteak eta To­lo­saldea Sahararekin elkarteak.

Bubiser liburutegian dago Chertat
Joan den urteko abuztuan aurkeztu zuen Dobera Euskara Elkarteak Chertat eta Lehoia ipuina, euskeraz eta hassanieraz; Abdi Ami Omar sahararraren marrazkiak ditu, eta Jexux Eizagirrek (euskeraz) eta Cheij Amhedek (hassanieraz) ahoz aho kontatu dute ipuin hori hainbat txokotan.

Albiste ona ekarri du Bubiser txoriak Tindouffera; liburutegian dago Chertat.

Sahararaino ere iritsi zen, uda Euskal Herrian pasa zuten umeen eskuetan, eta orain, Tindouffeko liburutegira ere iritsi da; Bubiser liburutegira, hain zuzen ere.
Chertat bezala, Bubiser ere ezaguna da basamortuan. Albiste onak ekartzen dituen txoritxoa omen da, eta oraingoan berri ona zabaltzen hasia da: Chertaten ipuina eskura izango dute aurrerantzean, Tindouffeko liburutegian.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!