Apirilaren 17an izango da hiri hondakinen bilketa sistemari buruzko kontsulta, Astigarragako udaletxean, goizeko 09:00etan hasi eta iluntzeko 20:00ak arte.
Sei mahai jarriko dira, eta bakoitzean, hiru kide izango dira: udaletxeko langile bat, zinegotzi bat eta herritar bat. Boluntarioak izango dira herritar mahaikideak, eta zabalik dago izena emateko epea.
Izenematea, udaletxean
Horretarako, udaletxeko idazkaritzara jo behar da; astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 13:30etara.
Triptiko informatiboa, datorren astean
Bestalde, Udalak jakinarazi du datorren astean helaraziko diela triptiko informatiboa astigartar guztiei. Bertan jasoko dute, kontsultaren informazio guztia: data, aurretiko botoa emateko epeak, galdera, bi sistemen deskribapena...
Horrekin batera, etxe bakoitzean hiru gutun-azal eta sistema bakoitzeko hiru boto banatuko dituzte.