Hernaniko udal talde guztiek bat egin zuten atzoko agerraldian, Europako Batasuna migranteen inguruan Turkiarekin negoziatzen ari den hitzarmenaren kontra azaltzeko; baita herritarrak ere.
Zapore Solidarioak, eskertuta
Era berean, Intxaurrondoko Zapore Solidarioak elkartea ere bertan izan zen, Siriako errefuxiatuentzako dirua biltzen. «Hernaniko herriari eskerrak eman nahi dizkiogu ostiral arratsaldean errefuxiatuen alde egindako diru bilketan guztira 371 euro bildu ditugulako. Honi esker errefuxiatuek egun baterako ogia jaso ahal izango dute. Mila esker», azaldu dute. yy