Ayarragaray hernaniarraren pista bila

Kronika - Erredakzioa 2016ko mar. 19a, 01:00

Ezaguna da oso Hamalau Heriotzena bertso sorta, baina ezezaguna da egilea. Zarauztar batzuk hainbat pistaren atzetik ibili dira, eta ustez, bertsoen egilea Lazaro Joaquin Ayarragaray hernaniarra izan daitekeela ondorioztatu dute. 1789an jaio zen, Manuel Ayarragaray Azpiazu eta Maria Getrudiz Ayestaran Olasaguirreren semea. Haren inguruko zerbait dakienari eskatu nahi diote harremanetan jartzeko, 605 724 926 telefonora deituta. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!