Bi abesbatzak bat egingo dute gaur iluntzeko 20:00etan, Agustindarren elizetan emango dute kontzertu sakroan. Hernaniko Kantuz eta Astigarragako Aiztondo elkarrekin arituko dira.
Aiztondo hasiko da kantuan, aurrena, eta Kantuzek kantatuko du gero. Bukatzeko, elkarrekin arituko dira.
Txandaka, aurrena
Astigarragako Aiztondo abesbatzak bi kantu abestuko ditu, hasieran; Maurice Durufleren Tantum ergo eta Ennio Morriconeren Gabriel’s oboe.
Ondoren, hernaniarren txanda izango da. Kantuzek abestuko ditu Luigi Molfinoren O sacrum convivum, Antoni Soleren Laudate Pueri Dominum eta Maurice Durufléren Notre Pere.
Bi abesbatzak elkarrekin ariko dira segidan, Jan Campanusen Rorando coeli eta Benjamin Brittenen A Hymn to the Virgin kantatzen.
Txeloa eta organoa
Musika tresnek ere pisua izango dute gaurkoan. Txeloak eta organoak Godnoden Ave Maria eta Panis angelicus joko dituzte; azken hau, 3 ahotsek lagunduta.
Bukatzeko, bi abesbatzak elkarrekin ariko dira berriro; Bachen Ich lasse dch nicht eta Josef Rheinbergeren Cantus Missae obrako Kyrie eta Gloria kantatuko dituzte.
Hileko 2garren kontzertua izango du hau Kantuzek.