Etzi hasiko da kiroldegian aurtengo Jolas Txikiren lehenengo txanda. Astelehenetik asteazkenera bitarte, 2 eta 5 urte bitarteko haurrek parte hartuko dute, ondorengo ordutegiarekin: goizeko 09:00etatik eguerdiko 13:00etara. Bigarren txanda, aldiz, martxoaren 29an hasiko da, eta apirilaren 1era arte iraungo du. Aurretik izena eman dutenek hartuko dute parte.