Erramuen bedeinkazioa eta Eukaristia, bihar

Kronika - Erredakzioa 2016ko mar. 19a, 01:00

Aste Santua hasi baino lehen ohiko zita jarri du Elizak: erramuen bedeinkapena. Bihar egingo dute ohiko erritua eta eukaristia Andra Mariaren Zeruratzearen parroki-elizan, goizeko 10:30etatik aurrera. Horrez gain, beste zita batzuk jarri ditu Astigarragako Elizak datozen egunetarako: Ostegun Santuan, martxoaren 24ean, Jaunaren afariko Eukaristia egingo dute 18:00etan; Ostiral Santuan, Gurutze-bidea 10:00etan eta Jaunaren heriotzaren ospakizuna 18:30etan; Larunbat Santuan, 21:00etan, Pazko Gaubeila; Piztuera igandean, meza 10:30etan; eta bukatzeko, Pazko Biharamunean, Santiagomendiko Ermitan, apaiza gabeko ospakizuna goizeko 11:00etan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!