Ostegunean egin zuen bilera irekia Astigarragako Gure Esku Dagok. Bertan egon zen Hernaniko taldeko kide bat, herri galdeketarantz egingo duten bidea azaldu eta Urumea bailara osoan egiteko gonbitea luzatzeko.
Aurrena, taldea osatzea
Begi onekin ikusi zuten proposamena, baina aurrera eraman ahal izateko, talde sendoa osatzea izango da aurreneko helburua. Horretarako, aurrerago beste bilera batera deituko dutela jakinarazi dute, baina oraindik ez dakite noiz izango den.
Astigartarrei, deia
Gure Esku Dagotik herritarrei deia luzatu nahi diete animatu eta taldean parte hartzeko.