Hernaniko Agustindarren elizan abestuko dute gaur iluntzeko 20:00etan Aiztondo abesbatzako kideek. Kontzertu sakroa eskainiko dute Hernaniko Kantuz abesbatzarekin batera. Hasieran abesbatza bakoitzak bi abesti abestuko ditu bakarka, eta ondoren, bi abesbatzek batera kantatuko dute. Kontzertua borobiltzeko, ahotsez gain, txeloaren eta organoaren laguntza ere izango dute.