Finalerako pasea jokoan gaur, Olaizolak

Kronika - Erredakzioa 2016ko mar. 19a, 01:00

Semifinaletako ligaxkaren bigarren partidua jokatuko du Aimar Olaizolak gaur, Binakako Txapelketa Nagusian. Urrutikoetxea lagun, Bengoetxea IV eta Untoriaren kontra ariko dira Iruñako Labriten, arratsaldeko 17:45etan hasita. Irabazita, oso gertu izango lukete finalerako pasea. ETB1en, zuzenean emanen dute partidua. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!