Ipuin kontaketa, eta zeinu hizkuntza ikasteko aukera

Kronika - Erredakzioa 2016ko mar. 19a, 01:00

Goiz polita izan zuten au­rreko ostiralekoa, Ere­ñotzuko Txirrita eskolako ikasleek. Koxka elkar­teak antolatuta, ipuin kontaketaz eta tailerraz gozatu zuten haurrek. Aurrena, Oilar ttikiya eta oilar haundiya ipuina kontatu zieten; Jexux Eizagirrek euskeraz, eta Ainhoa Moiuak zeinu hiz­­kuntzan. Moiuak, gai­­nera, bi kanta ere abestu zizkien zeinu bidez.

Alfabetoa, zeinuekin
Eta ondoren, zeinu hizkuntzako klase bat ere eman zien Moiuak.
Horrela, alfabetoa ika­si zuten haurrek, eta beraien izenak praktikatzen ere aritu ziren. Bestelako esapide batzuk ere ikasi zituzten: egun on eta tankerakoak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!