Otsaileko Plenoan onartu, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ditu Goizuetako Udalak, Udaleko kideek jasoko dituzten ordainsariak. Aho batez onartu zituzten, otsailaren 23an, eta urte hasieratik izango dira baliozkoak.
Horrela, zinegotzi bakoitzak 70,57 euro gordineko ordainsaria jasoko du, ohiko eta aparteko Plenoetara joategatik. Gehienez ere, 12 udalbatzaren ordainsaria kobratuko dute zinegotziek, urtean.
Bestalde, bere karguan ari direnean, dieta eta joan-etorrien gastuak ere ordainduko zaizkie zinegotziei, betiere horiek frogatu eta ordainagiriak aurkeztu ondoren.
Akordioa urtebeterako izanen da baliozkoa, eta urtero berretsi beharko da.