«Errefuxiatuen itzulera masiboa» baztertzea eskatu du PSE-EEk

Kronika - Erredakzioa 2016ko mar. 19a, 01:00

Astigarragako Udal Talde sozialistak prentsa-ohar bi­tar­tez jakinarazi du Udaleko plenoari eskatuko diola «Europako Batasuna eta Turkiaren artean errefuxiatuen itzulera masiboari buruz adostu duten aurrehi­tzarmena baztertzeko». Mikel Durán udal ordezkariak azaldu duenez, «mozio honen helburua da Europar Batasunari eta bertako kide diren estatuei eskatzea premiazko erantzun humanitarioa emateko, errefuxiatuak sufritzen ari diren egoeraren aurrean». Horregatik, mozioak eska­tzen du: «erretiratzea asiloari buruzko nazio­ar­teko zuzenbidea edo Europar Batasunak sinatutako giza eskubideei buruzko hitzarmena errespetatzen ez duen edonolako akordio». Horrez gain, bere egiten du Pasabide Segurua manifestua, Europako erakunde sozial, sindikatu eta alderdi politiko askok izenpetutakoa.
Gaia Plenora eramango duela jakinarazi du PSE-EE udal taldeak prentsa-oharrean, bertan eztabaidatu eta bozkatzeko asmoz.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!