Mus txapelketarako izenematea, zabalik

Kronika - Erredakzioa 2016ko mar. 19a, 01:00

Laster hasiko da, beste urte batez, Ur Mia solas elkarteko mus txapelketa. Apirilarekin batera ekingo diote torneoari, eta apirilaren 3an egingo dute zozketa, txapelketako aurreneko kanporaketa nola geratuko den ikusteko. Horregatik, dagoeneko zabalik dago izena emateko epea. Aurre­ne­ko kanporaketaren zozketa egunera arte apuntatu daiteke, apirilaren 3ra arte, eta elkartean bertan egin behar da.

Urteko batzarra ere, apirilaren 3an bertan
Mus txapelketaren zozketaren egunean, apirilaren 3ko horretan, bes­te zita ga­rrantzitsu bat ere ba­dau­kate Ur Mia solas elkartean.

Apirilaren 3an egingo dute urteko batzarra, Ur Mian bertan 10:00etan.

Urteko batzarra egingo dute bazkideek, igande goizez. Aurre­neko de­ial­­dia, 10:00etan izango da; eta bigarrena, berriz, ordu erdi beranduago, 10:30etan. Hain justu, batzarra bukatzean egingo dute, mus txapelketaren kanporaketaren zozketa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!