iñigo Urkizu eta Oier Apezetxea pelotari hernaniarrek Udaberrri Torneoko finala jokatuko dute gaur, Epleren kontra. Urmeneta eta Mitxelena bikotea izango dituzte aurrez aurre, Hernaniko pelotalekuan, 17:00etan hasita. Hernaniko bikoteak sailkapen tandako 4 partidu irabazi ditu finalera iritsi aurretik, eta finalerdietan Lasarteko Intza taldea kanporatu zuen.
Finala berdindua izatea espero da. Aurrealdean Urkizu maila oso ona ematen ari da, baina Urmeneta aurrelari arriskutsua da. Atzean, Apezetxea ondo egokitu da postu berrira, eta orain arteko maila erakusten badu, bikote hernaniarrak badu finala irabazteko aukera.