Bizikleta gaineko lehiak hartuko ditu Hernaniko kaleak, gaur

Kronika - Erredakzioa 2016ko mar. 19a, 01:00

Etxean ariko dira gaur, txirrindulari hernaniar gaztetxoenak. JOCC txirrindularitza elkar­teak antolatuta, Peña Otaño Saria jokatuko da gaur, Urbieta kaletik abiatuta, alebin eta infantil mailetan. 
Arratsaldeko 16:00etan ha­siko dira lasterketa, eta 16:45ak aldera bukatu. Bitarte horretan, trafikoa moztuta egongo da ibilbidean zehar, eta autobusen joan-etorria mugatuta.

1.200 metroko itzulia, Urbieta kalean hasi eta bukatuta
Karrero ta­bernaren aurretik aterako dira Latsunbe aldera, eta Ertzai­n­tzaren errotondan, Latsun­be­be­rrira sartuko dira, Zinkoenea­raino. Hortik, Txi­rri­ta kalera biratu, eta Urbieta ka­lera igoko dira berriro. Ber­tan egongo da helmuga ere. 1.200 metrokoa da buelta. Alebinek 3 aldiz egin beharko dute (3,6 km guztira), eta infantilek 8 aldiz (9,6 km).

16 hernaniar, lehian
90 bat neska-mutil izango dira, Gipuzkoako hainbat taldetakoak: Irunes, Allerru, Oar­so­aldea, Donosti Berri, Burun­tzazpi, Zarauztarra, Zumaia­ko... Eta nola ez, Hernaniko JOCC taldeakoak. Guztira, 16 hernaniar ariko dira. Alebin mailan lehiatuko dira hamar: Ander Mugerza, Danel Iriondo, Unax Urretabizkaia, Aner Zil­beti, Enaitz Gurrutxaga, Asier Sanchez, Julen Herrero, Oier Juantorena, Markel Rodriguez eta Ekhi Muñoz. Eta infantil mailan beste sei: Daniel Sal­ci­nes, Ekain Mitxelena, Iker Iri­ondo, Maddi Arizmendi, Mikel Goikoetxea eta Naya Mangas.
Hernaniko txirrindulariek, or­du­bete lehenago daukate zita, 15:00etan Mailusen, eta taldeko argazkia aterako dute.
Urretabizkaia bigarren, Zarautz Sarian
Hilabete honetan hasi dute errepideko denboraldia, alebin eta infantilek, eta ekainera arte ariko dira lehian. Hel­buruak: «gazteak bizikletaren erabileran trebatu eta taldean ibiltzen erakustea, eta txirrindularitzaren zaletasuna bul­tzatu eta indartzea», JOCCetik azaldu dutenez. 
Au­rreko asteburuan, Zara­u­tzen aritu ziren. Alebinetan, bigarren izan zen Unax Urre­ta­­biz­kaia; esprintean egin zion ihes garaipenak. Infan­ti­letan, berriz, 13garren sailkatu zen Iker Iriondo.

Zikloturistak, Andatzara bihar
Zikuñako Amako zikloturistak, berriz, Andatzara joango dira bi­har, Aiako San Pedrora, 47 ki­lo­metroko ibilbidea osatuz; zita 09:00etan, Zin­ko­enean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!