«Prozesu independentista eraldatzailea martxan jartzera goaz»

Kronika - Erredakzioa 2016ko mar. 18a, 01:00

Bost ataletan sakontzeko, Abian prozesuko bigarren ba­tzarra deitu du biharko Ezker Abertzalean, goizeko 09:30e­tan hasita, Langile ikastolako Laubidieta eraikinean.
«Batzarren lehen errondan parte hartu ala ez, eztabaida garrantzitsu honetan murgil­tzeko deia luzatzen diogu Ezker Abertzaleko kide orori».

Atal bakoitzean ekarpenak egtieko aukera
Bost ataletan sakonduko da bihar: Ezker Abertza­le­a­ren pro­iek­tu politikoa, es­kain­tza in­dependentista, garapen taktikoa, gatazkaren konponbidea eta antolaketa. Eta «atal ba­­koi­tze­an ekarpenak eta hobekun­tzak egin daitezke (...); batzarrean bozkatuko dira».

Mugimendu askatzailea
Abian prozesuak adierazten du «Ezker Abertzaleak mugimendu askatzaile bezala duen potentzialitatea eta gaitasuna». Horrela, «gaur egun as­ka­pen prozesuak bizi duen blo­keoarekin hautsi eta prozesu independentista eralda­tzai­lea martxan jartzera goaz», adierazi du.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!