13 domina lepoan, Rio 2016 buruan

Kronika - Erredakzioa 2016ko mar. 18a, 01:00

Ikaragarrizko markak egin dituzte igerilari hernaniarrek Sabadellen, Espainiako Igeri­ke­ta Egokituko Autonomien arteko Txapelketan.
Euskadiko Selekzioarekin aritu dira Kerman Urreta, Iñigo Llopis eta Garoa Etxabe hernaniarrak, eta oraingoan, baita Liher Urbizu astigartarra ere. Denen artean 13 domina ekarri dituzte etxera.

Llopis Rio 2016 Joko Paraolinpiadetako minimatik bi segundura geratu da, 400m librean.

Llopis, Rio 2016 jokoei begira
Iñigo Llopisek ikaragarrizko lehiaketa egin du. Bere kategorian, S8an, 4 urrezko domina irabazi ditu; 200m estiloetan, 100m librean, 200m librean eta 400m librean. Horrez  gain, zilarra ere lortu du, 100m tximeleta proban.
Baina dudarik gabe, librea da Llopisen estiloa. Izan ere, Espainiako errekorrak lortu ditu librean egindako hiru probatan, eta 400 metrokoan, Rio 2016 Joko Paraolinpia­de­tako minimatik bi segundura geratu da.

Urretak, 5 domina
Kerman Urreta ere bikain aritu da Txapelketan. S14 kategorian hartu du parte, eta guztira, bost domina lortu ditu; urrezkoa, 50m tximeleta proban; zilarrezko bi, 200m eta 400m librean; eta brontzezko beste bi, 50 eta 100m libreetan.

Etxabek, zilarra
Txapelketa ederra egin du, baita ere, Garoa Etxabe hernaniarrak. S6 kategorian aritu da bera, eta zilarrezko domina irabazi du 100m librean.

Urbizu astigartarra ere, tartean
Euskadiko Selekzioan aritzen diren hiru hernaniar hauei astigartar bat ere gehitu zaie aurten: Liher Urbizu. Honek, zilarra eta brontzea lortu ditu, 100 eta 50m bular probetan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!