Hitzaldia izango da gaur Biterin, Newroz Euskal Kurduen Elkarteak eta Hernaniko Kooperazio Taldeak elkarlanean antolatu duten Aste Kurduaren barruan.
Julia Iglesias eta Maryam Fathi ariko dira hizketan 19:00etan, emakumeek Kurdistango askapen mugimenduan duten paperaren inguruan: La mujer en el movimiento de liberación de Kurdistán.
Bihar, pelikula
Gaurkoaz gain, asteartean beste hitzaldi bat izan zen. Bihar, berriz, Diyarbakirreko Haurrak pelikula jarriko dute, eta astelehenean Newroz Eguna ospatuko dute.