Errefuxiatuak kanporatzeko akordioaren kontra, deialdia bihar

Kronika - Erredakzioa 2016ko mar. 17a, 01:00

Prentsa ohar bidez, Her­na­ni­ko Udalak jakinarazi du: «Her­na­niko Udaleko udal talde guztiek aho batez gaitzesten dute Europako Batasuna mi­gran­teen inguruan Turkia­re­kin negoziatzen ari den hi­tzarmena. Hitzarmen horren ara­bera, gerratik ihesi Euro­pa­ko Batasuneko mugetan pilatzen ari diren milaka eta milaka migranteak, asiloa es­katu dutenak barne, Turkiara itzuliko dituzte».
Hitzarmen hori, «Zuzen­bi­de­aren ikuspuntutik legezkoa den zalantzazkoa» dela diote EH Bilduk, EAJ-PNVk, PSE-EEk eta Orain Hernanik; «baina  gizalegearen kontrakoa da».

Elkarretaratzea, Plazan
Hitzarmenaren kontra azal­tzeko, hain zuzen, masta erdian jarriko da udaletxeko balkoian dagoen Europako bandera.
Era berean, agerraldia deitu dute bihar, 18:00etan Plazan, eta herritar guztiei egin diete deia, bat egiteko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!