GRAVNI saria hasi zen aurreko astean, eta Oier Gurutzealde astigartarra konbokatu dute Gipuzkoatik. Gaur izango du bigarren partidua Iruran, eguerdiko 14:30etan, Bizkaiaren aurka. Horrez gain, Astigarragan jokatuko dute goizeko 11:00etan gomazko paletako neska infantilek, Bergararen aurka.