Etxean jokatuko dute gaur Mundarroko mutilek Aste Santuko oporretako geldialdia baino lehen. Vasconiaren aurka jokatuko dute, eta 16:00etan hasiko da, Zarkumendegin. Azkeneko hiru partiduak irabazi ditute moreek, eta Vasconiaren aurka jokatuko duten hau irabaztera aterako dira. Hala ere, indarrez atera beharko dira zelaira Vasconia denboraldi ona egiten ari da eta sailkapeneko bigarren postuan dago momentu honetan. Mundarro, aldiz, seigarren, goialdeko postuei gogor eutsi nahian dabil. 14 puntuko desberdintasuna dago beraien artean, beraz, lehia gogorra izango da gaur arratsaldekoa.