Hiru estropada jokatuko ditu Hernaniko arraun elkarteak asteburuan. Maialen traineruak denboraldiko aurreneko estropada jokatu du gaur. Oriaren jaitsiera bertan behera geratu eta gero, lehiatzeko gogoz dira hernaniarrak. Hala, San Pedroko test estropadan parte hartzea erabaki dute arduradunek. Estropada gaur jokatuko da, 17:00etan eta parte hartuko dute Hondarribia, Arraun Lagunak, Getaria-Zarautz, Hibaika eta San Juanek. Bestalde, Gipuzkoako Batel Ligako bi jardunaldi izango dira: gaur Errenterian eta bihar Orion. Hibaikak antolatu du gaurkoa, eta Xuxa Urkiaren omenezkoa izango da. Bi egunetan zazpi batelekin hartuko du parte Hernanik.