Musikaz blai, asteburua

Kronika - Erredakzioa 2016ko mar. 17a, 01:00


‘Hernani’ Musika Eskolako ikasleek musikaz beteriko asteburua izan dute. Batetik, txistulari eta trikitilari taldeek bat egin zuten igandean, arkupetan. Trikitixa errepertorioko hainbat kantu eta Etzakit edo M-n Ezten talde hernaniarren piezak ere jo zituzten. Bestalde, akordeoi taldeak Lauhaizeta Akordeoi Orkestra osatzen du Irun, Lezo eta Mutrikuko ikasleekin batera, eta Salamancan izan dira, kontzertu arrakastasu bat emateko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!