Puntako txistulariak, txapelketan eta topaketan

Kronika - Erredakzioa 2016ko mar. 17a, 01:00

Euskal Herri osoko txistu­la­ri­ak elkartuko dira asteburuan, Hernaniko XI. Txis­tu­lari Jaial­dian. Gaztetxoen txapelketa eta topaketa egingo dira.
Larunbatean, 11:00etan ha­sita, txis­tulari bakarlarien txa­pel­ke­ta egingo da Mila­gro­san; tartean, hernaniarrak direla. A kate­go­ri­an ariko dira Enara Arruti eta Manex Za­ba­leta; eta B kategorian, Ane Te­lle­txea. Arratsaldeko 17:00e­tan, berriz, taldeen txanda izan­go da; Hernaniko Txilibita ari­ko da bertan (Enara Arruti, Manex Zabaleta, Julen Beraza eta Peru Garcia).
Igandean, berriz, kaleak gi­ro­tuko dituzte txistu hotsekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!