Beste hainbat ekitaldi, Emakumeen Eguna ospatzeko

Kronika - Erredakzioa 2016ko mar. 17a, 01:00

Gaurko film laburren emanaldia izango da Martxoak 8aren bueltan antolatutako ekitaldietan azkenekoa. Lehengo astean egin ziren, besteak beste, La Furiaren kontzertua, Sagar Moreen Iraultza festa, zapatismoak feminismoari egin diezazkiokeen ekarpenei buruzko Sylvia Marcosen hitzaldia, antzerkia... 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!