Gaylesbotrans jaialdian, 6 film labur Biterin

Kronika - Erredakzioa 2016ko mar. 17a, 01:00

Etxekoekin izaten diren ha­rremanak, norberaren gor­pu­tzaren inguruko hausnarketa, orientazio sexuala, nerabeen arteko harreman homo­se­xua­lak edota feminismoa dira gai nagusiak, gaur, 19:00etan ha­sita Biterin ikusi ahal izango diren sei film laburretan. Martxoaren 8ko egitaraua­ren bueltan antolatu da gaur film laburren emanaldia. Pe­likula hauek ikusteko aukera izan zen otsailean, Zinegoak, Bilboko Gaylesbo­trans zinema eta arte esnzenikoen 13garren jaialdian. 

Bi euskeraz, eta 4 azpitituluekin
Gaurkoan jarriko dituzten sei film laburretako bi euskeraz izango dira: Kepa Errastik zu­zen­dutako Aitona Mantan­go­rria eta Usue Eguiaren Ga­re­la­ko. Aurrenekoan Jo­su izango da protagonista, eta aitonaren iraganari bu­ruz­ko se­kre­tu ba­ten berri izatean, etxe­ko­ekin du­en harremana bir­plan­tea­tzen hasiko da. Bi­ga­rre­ne­an, LGTB kolektiboaz eta hauen bazterketaz hitz egiten da.
Beste lau filmeen jatorrizko hiz­kuntza portugesa, frantse­sa eta ingelesa izango dira, bai­na euskerazko azpitituluak izango dituzte: Carolina de Azevedo eta Elena Sassiren De que lado me olhas (Nola be­gi­ra­tzen nauzun); Anne-Claire Jau­linen À qui la faute? (Nore­na da errua?); Adele Tulliren Rebel Menopause (Menopausia errebeldea); eta Kristina Kelloren Betty.
Drama izango da nagusi, baina umorea ez da faltako.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!