«Oso irekiak dira haur sahararrak; berehala eta erraz egokitzen dira»

Kronika - Erredakzioa 2016ko mar. 16a, 01:00

Hiru haur sahararrek Her­na­nin pasako dute udara aurten, Oporrak Bakean programaren barruan. Salka Ali Ram­dam Fernando Estibarizen etxean izango da, hirugarren eta az­ken urtez; Usama Selma, Ana Sanzenean; bigarrenez; eta Leila Abdi Embar ere berriro etorriko da, Udalak egindako deialdiari erantzunez, familia bat topatu baita haurra berriro ere herrira ekartzeko.
Baina familia gehiago ere behar dira, eta izena emateko epea ostiralean bukatuko da. Lehengo urtean, 340 haur sa­ha­rar etorri ziren Euskal He­rri­ra, eta horietatik 3, Her­nanira. Umeen bidaia gastuak Hernaniko Udalak ordaintzen ditu, eta herrian etxerik to­patzen ez zaien haurrei ater­petxea ordaintzen die.

«Orain txikienak 10 urtekoak dira, eta errazagoa da»
Ana Sanzen etxean bost dira; senar-emazteak eta hiru se­me. Orain 10 bat urte hasi zi­ren haur sahararrak etxera ekar­tzen. Hiru urtetan neska bat etorri zitzaien, eta lehengo ur­tean, Usama. «Lehen 7 ur­te­re­kin etortzen ziren; oso gaz­te­ak ziren. Dena irakatsi be­har zitzaien: semaforo gorria­ren aurrean geldi egoten, hiz­kuntza... Kasketak erraz har­tzen zituzten! Baina orain, 10, 11 eta 12 urterekin etortzen dira, eta errazagoa da. Gauzak behin esanda, nahikoa».
Gainera, «oso irekiak» di­re­la dio. «Berehala eta erraz ego­kitzen dira. Saharan fa­mi­lia haundiak izaten dituzte, eta ohituta daude bat gehiago izaten. Seme gaz­tee­narekin ederki konpontzen da Usama; beti elkarrekin!».

Izena eman eta informazioa lortzeko: 943 33 70 17 edo marijo-m@hernani.eus

«Etxeko printzesa da!»
Fernandok, berriz, seme-ala­bak haziak ditu, eta emaztea eta biok hartu zuten era­ba­kia, haur saharar bat etxean hartzekoa. «Hiru arrazoi izan genituen: sentimentala, soli­da­ritateagatik; kontzientzia politikoa, Espainiako es­ta­tu­ko gobernuaren erruz dau­delako egoera horretan; eta denbora edukitzea, aurretiko erretiroa hartu bainuen».
Adinagatik, aurten azke­ne­ko urtea izango da Sal­ka­rentzat, eta zerbait berezia egitea dute buruan. «Erri­o­xa­ra ere joan izan gara, baina agi­an, aurten, parke tema­ti­ko­ren batera joango gara. Etxe­ko printzesa da!».

«Familia gutxi animatzen da»
Ana Sanzek dio jende askok gal­de­tzen diola esperien­tzia­ren inguruan, «baina familia gutxi animatzen da». Juani Vega laguna da horietako bat. «Lanagatik, ezin dut. Denbora behar duzu. Gero, egia da gure seme-alabekin ere ibil­tzen di­re­la, eta entretenitzen dira...».

«Udaleku eta igerilekuarekin, eguna egina!»
Bi familiek diote Hernaniko Uda­lak asko laguntzen du­ela. «Bidaia ordaintzen dute, uda­lekuak ere bai, osasun txar­tela... Aurreneko urtean pen­tsa­tzen duzu egunero egin behar duzula aparteko zer­bait, baina udalekuetan oso ondo pasatzen dute. Egun er­dian (09:30-13:00) hor, eta beste erdian, ige­­ri­lekura joanda, nahikoa!». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!