«Kiroldegiko obran txapuza egin da»

Kronika - Erredakzioa 2016ko mar. 16a, 01:00

Prentsaurrekoa eman zu­ten atzo PSE-EEko Maria Jesus Egido, Pablo Peñacoba eta Ricardo Crespo bozeramaileak, kiroldegiko obra eta Gay Murreko parkea estaltzeko proiektuaren inguruko kezkak azaltzeko.

«Aldagelak ez daude guztiz egokituak, eta baldosak irristakorrak dira»
Ricarco Crespok azaldutakoaren arabera, «azken Hirigintza Batzordean EH Bilduk eta EAJk bozkatu zuten kiroldegiko obren azken egiaztapena, 48.948 euro balio duena, onar­tzearen alde. Orain Hernani abstenitu egin zen, eta PSE-EE kontra agertu zen. Era berean, denon aldeko botoekin onartu zen obra egiteko arduraduna den enpresari isuna jartzea, 10.640 eurokoa, lanetan izandako atzerapenagatik».
Egiaztapen horren kontra bozkatzearen arrazoiak ere azaldu zituen atzo Crespok. «Kiroldegiko obran txapuza egin da. Aldagelak ez daude guztiz egokituta. Sarrera haun­ditu da, eta irisgarritasuna ere hobetu da. Jaio­be­rri­en­tza­ko ere egokitu dira aldagelak. Baina aireztatze arazoak daude, ez da irisgarritasuna ber­matu gurpildun aulkien­tzako, eta baldosak irristakorrak dira. Dagoeneko izan dira erorikoak. Horregatik, eska­tzen dugu azken ordainketa atzeratzea, arazoak konpondu arte. Udal Gobernuak, berriz, aurrena ordainketa egin eta gero arazoak konponduko direla dio. Ez da nahikoa ardura erakusten ari».

«Gay Mur osoko parkea tapatzeko estalpe erdi zurruna proposatu genuen, eta oraindik ez da ikertu ere egin»

«Patioaren erdia tapatzea ez da nahikoa»
Bestalde, Crespok azaldu zuen zergatik abstenitu zen PSE-EE Hirgintza Batzordean, Gay Murreko patioa tapatzeko obraren inguruan. «2014an proposatu genuen Gay Mur osoko parkea tapatzeko estalpe erdi zurruna, eta oraindik ez da ikertu ere egin. Gobernu Batzordeak, EH Bilduk eta Orain Hernanik osatua, onartu dute patioaren erdia estal­tzea, baina ez da nahikoa. Hala ere, badirudi udaran hasiko direla lanean». 
Gogorarazi zuen, bizilagunek ere 2014ko aurrekontu partehartzaileetarako proposatu zutela estalpea jartzea. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!