Aste Santuaren bueltan elizkizun egutegi berezia prestatu dute Andra Mariaren Zeruratze Parrokian. Aurreneko zita bihar izango da, arratsaldeko 19:30etatik aurrera egingo da Adiskidetze Sakramentuaren Elkarteko ospakizuna.
Bestalde, igande honetarako hitzordu garran-tzitsua jarri dute: erramuen bedeinkazioa eta Eukaristia egingo da. Goizeko 10:30etan hasiko da ohiko erritua.
Hurrengo zitak, aurrerago
Aste Santuko egunetan ere ospakizun bereziak egingo dira. Datozen egunetan jakinaraziko dira ordutegiak.