Igandean jokatu zen Azpeitiako XXXVI. Saria, eta bertan egon ziren kadete mailako Telmo Semperena eta Tomas Otermin astigartarrak. 53 kilometroko ibilbidea izan zen, eta 90 txirrindularik hartu zuten parte. Telmo Semperena laugarren postuan sartu zen. Asteburu honetan, podiumera igotzen saiatuko da berriz, oraingoan, Zarauko XXVI Sarian.