Aurreko asteko porrotaren ondoren, bolada ona errekuperatzera aterako dira gaur arratsaldean Mundarroko senior mailako mutilak. Errotaundiren aurka izango da hori, arratsaldeko 16:00etatik aurrera, etxean, kiroldegian.
Hala ere, ez da lan makala izango, izan ere, Errotaundi sailkapeneko bigarren postuan dago, Mundarro baino lau gorago, eta puntu bateko desberdintasuna dago bien artean.
Neskak, kanpoan
Bestalde, ordu berean jokatuko dute Euskal Ligako bigarren mailan dauden neskek. Leioan izango da, eta bertako Askartza taldea izango du aurkari Mundarrok.
Partidu garrantzitsua izango da bientzat, sailkapeneko azken postuetatik oso gertu daudelako bi taldeak.