Denboraldiko txapelketarik garrantzitsuena martxan da: GRAVNI. Asteburuan jokatuko da bigarren jardunaldia, eta Gipuzkoak eta Bizkaiak neurtuko dituzte indarrak; sei hernaniar ariko dira.
Palako partiduak Hernanin jokatuko dira gaur, 10:30etan hasita: gazte, 22 urtez azpiko eta nagusi mailan. S22an, Araiztegi eta Huizik jokatuko dute, Bizkaiaren kontra; eta nagusitan, Arrietak Garmendia izango du lagun. Zestoan, 16:00etan, eskuz binaka, Paul Ojuelek Garmendiarekin jokatuko du, Bizkaiaren kontra; pelotari hernaniarrak aurreneko partidua du aurten GRAVNIN.
Trinketean , Iruran jokatuko dira partiduak, 14:30etan. Ander Lazkano eta Endika Arizmendik joan den asteko joko onari segida eman nahi diote.