Hilabete batzuk nahiko «ixil» egin ditu Astigarragako Gure Esku Dagok, baina, berriz ere, «indarberriturik», martxan jarriko direla jakinarazi du.
Urumea bailaran abian jarri nahi duten «proiektu garrantzitsu eta esanguratsua» dute eskuartean, eta hori aurkezteko, bilera egingo dute bihar, arratsaldeko 19:30etan, Udalak Arrobitxulon duen lokalean. Bertan azalduko dituzte proiektu berriaren nondik-norakoak, baita taldearen etorkizunerako asmoak ere.
Asmo horiek aurrera eramateko, «guztion laguntza» behar dutela azaldu dute, horregatik, herritarrak animatu nahi dituzte parte hartzera.