Emanaldi berezia prestatu dute Norberto Almandoz Musika Eskolako ikasleek biharko. Ken 8 eta Betak taldeek zuzenean jotzeko aukera izango dute. 19:00etan hasiko da, eta musika eskolan bertan izango da.
Talde ezagunen abestiak
Abesti ezagunak joko dituzte bi taldeek. Ken 8k, besteak beste, Andrés Calamaroren Hace calor edo Chayannen Madre Tierra; eta Betakek, Ed Sheeranen Thinking out loud, edo Berri Txarraken Lemak Aingurak.